16/02/2014

SOTA EA2/BI-064 Malmasin

Ganguren  Malmasindik ikusita

Joan den igandean, pentsatu gabe, eta azken momentutan, Oier -semea- eta biok, erabaki genuen SOTA "relampago" bat antolatzea. Marcial ez zegoen Bilbon, beraz garraio publikoak erabili behar genuen.

Bilbao alboan, oso mendi txiki eta ezezagun bat badaukagu. Malmasin. Denok barrutik (autobideko tunelenik) zeharkatzen gara, baina gutxiok igo gara gora.

Basauriraino heldu ginen metroz. Basozelai futbol-zelaitik hasten zen bidea. Igoera ez zen batere gogorra edo luzea, baina lokatzaz beteta zegoen.

Gero, gailurrean, konturatu ginen oso txikia zela, eta hf antena ipintzeko lekurik ez zegoela. Horregatik, eta haize eta hotz handia izateagatik, bakarrik 2metroko talkia erabili genuen QSOak egiteko.

Nahiz eta mendi txiki bat izan, oso ondo ikusten da Ganguren, beste Bilboko aldeko SOTA mendia.

Zorionez, Iñaki, EB2GKK, Lekandan zebilen, eta Oierrek berarekin bere lehen Sota To Sota QSO egin zuen. Gero, bakarrik lau QSO gehiago, eta nola ez, handik zegoen txakurrekin jolastu ondoren, behera!

Azkenean, beste bide berritik itzultzea erabaki genuen. Gure asmoa, La Peña auzora joateko zen, baina bidaia eder bat egin ondoren, Boluetan amaitu genuen... Hau nekea!

Beti bezala, ondo pasatu genuen, mendietan eta irratizaleekin ibiltzeagataik!
Hurrengo arte!