01/12/2013

SOTA Negualdia hasi da! Lemoatxara berriro!

anteia biak prest, baselizaren aurrean

Negualdia hasi da SOTAn. Orain, 1000 metro baina altuago diren mendiak, 3 puntu gehiago balio dute. Hau da, mendi bat aktibatzeak 6 puntu balio badu udan, hemendik martxo arte, 9 puntu balioko du. Baina ez tontor guztiak. Mila metro baino gehiagokoak bakarrik. 

Baina.... beste aldiz, igande honetan, euria edukiko genuke esan zuten adituek. Beraz, zalantzan geunden Marcial eta biok... Euriekin eta elurrekin ezin zara izan denbora asko tontorretan. Horrexagaitik, azkeneak, Lemoatxara joatea erabaki genuen , bazeliza txiki bat han dagoelako eta han, aterpe aurki dezakezu. Nahiz eta joan den asteburuan leku berera joan ginenez, gaur goizean ere hara joan gara. Amaieran, ez da euririk izan, baina bestalde, hotz ederra jasan behar izan dugu.

EA2CW's shack

Bazelizaren barruan antolatu ditugu gure tresnak eta aurrean, anteiak. Nik, dipolo bat eta Marcialek, bere EFHD famatua. 

Emaitzak? Nire ustez, nahiko onak. 4 ordu izan gara tontorrean, eta egin ditut (oraindik ez dakidala Marcialenak) :
  • 97 QSO
  • 27 Europa, Amerika eta Afrikako Herrialde
  • 3 S2S (2 Tontorren artean QSOak)
  • 12 QSO 24 mhzan
  • 8 QSO Ipar Amerikarekin (Bai Kanada, bai EEBB)
  • QSO Luzeena with AD45A 8211.5 km (Kansasen)
Portable equipment. Elecraft T1, FT-817ND, Homebrew keyer

Jada beste SOTA mendira joateko prest gaude datorren asteburuan. Baina orain, eguneroko bizitzarekin jarraitu behar dugu. 


73 Mikelen partez